Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Matematika DBH 4 Axular

14/11/2007 GMT 1

Segida eta progresioen azterketa

julen.axular @ 22:51

Gai honi buruz informazio asko dago publikaturik Interneten, matematikarien oso gustukoa delako.
Dena den, azterketa hobeto prestatzeko, norbaitek zalantzak baditu edo ariketaren bat nola egiten den ez badaki, unitatearen ariketa guztien emaitzak dituzue ondoko linketan sakatuz gero:
Unitatearen azalpen orrietan dauden ariketak
Unitatearen amaieran dauden ariketak
Estrategia problemak
Pentsatzeko jolasak

Ahal duzuen hobeto prestatu gaia, eta suerte izan azterketan!

11/10/2007 GMT 1

Ongi etorria 4.B eta 4.C

julen.axular @ 14:48

Kurtso berria eta Matematika ikasten laguntzeko txoko honetara ongi etorria ematen dizuet.
Gauza handirik ez: azterketa prestatzeko autoebaluazio ariketak egiten duzuenearko, hemen sakatuz egiazta ditzakezue zuen erantzunak ondo dauden

22/05/2007 GMT 1

Trigonometria

julen.axular @ 22:13

Gai honekin amaituko da kurtsoa. Egun gutxi hauetan klasean ikusitakoa etxean lantzeko webgune honetan dauden ariketak egitea proposatzen dizuet ondoko ataletan:
Razones de un ángulo agudo
Relación entre razones
Resolución Triángulos Rectángulos.
(Azken honen barruan dauden bi ariketa motak, "Conocidos dos lados" eta "Conocido un lado y un ángulo")
Ekin lanari, gutxi falta da eta!

08/05/2007 GMT 1

Winplot

julen.axular @ 22:06

Googlen "winplot peanut software" bilatuz gero, Winplot izeneko softwarea deskargatzeko aukera daukazue. Funtzioen grafikoak egiteko eta ikertzeko baliagarria izan daiteke programa hori. Hemen sakatuz, zuzenean eskuratuko duzue gaur egun gazteleraz dagoen azken bertsioa.
WinPlot erabiltzen hasteko azalpen gutxi batzuk.

17/04/2007 GMT 1

Oporretarako ariketen emaitzak

julen.axular @ 21:45

Apirilaren 26 edo 27ko azterketa hobeto prestatzeko, 4. unitateko ariketen soluzioak eskuragarri daude gure Otzaretxoan.
Bidaia aurretik azken astean eta oporretan aritzeko bidali nizkizuen ariketen emaitzak eskuragarri daukazue hemen sakatuz. Lagungarria izango delako esperantza daukat.
Word fitxategi bat denez, programa ez badaukazue, fitxategia ikusi ahal izateko Word Viewer 2003 deskargatu egin daiteke
Bide batez, berriz ere gomendatzen dizuet "Ejercicios de Matematicas" webgunean sartzea, gai honetako oinarrizko gauzetan aritzeko ordenagailu bidez. Bereziki, landu atal hauek ondo menperatu arte:
Cálculo de la pendiente de una recta
Ecuación de una recta
Ecuación de una recta a partir de su gráfica
Pendiente de una recta
Denak daude DBH 3. mailan sartuta. Ekin lanari, kurtsoa laster amaituko da eta!

31/03/2007 GMT 1

Ikasketa bidaiaren argazkiak

julen.axular @ 05:09
Ikasketa bidaia 2007

Aurtengo 4. mailako neska-mutilak izan genituen aste honetan Kataluina aldetik ikasketa bidaian: Bartzelonan (Aquarium, Montjuic, Sagrada Familia, Alde Zaharra), Port Aventuran eta Piriniotan (Estany de Sant Mauricin elurra elkarri botatzen, Noguera Pallarsen rafting egiten eta itzuli aurretik quad-en lasterketetan parte hartzen).
Ondo pasatu dutela eta askok oroitzapen ahaztezinak gordeko dituztelakoan nago. Horretan laguntzeko hona hemen argazki batzuk. Zuen intereseko argazkiren bat deskargatu nahi baduzue, jakin ezazue gutxi gorabehera megabyte batekoak direla. Bejondeizuela!

13/03/2007 GMT 1

Argazkiak

julen.axular @ 22:00

DBH 4.B taldeko argazkiak eta DBH 4.C taldeko argazkiak eskuragarri dituzue.

09/03/2007 GMT 1

Berreskurapena martxoaren 20an

julen.axular @ 00:25

Martxoaren 20rako azterketa ondo prestatu nahi duenak, begira dezala Otzaretxoan (sakatu) berton daukazuelako ariketen erantzunak.
Bide batez, web honetan (sakatu) sartzen bazara, aritu zaitezke 4. DBH mailari dagokion ondoko ataletan:

"Ecuaciones de segundo grado"
"Ecuación irracional"
"Identidades notables"
"Problemas de sistemas de ecuaciones"
"Raíces de un polinomio"
"Resolución de sistemas de ecuaciones"
"Polinomios" (azken hau DBH 3. mailari dagokio)

Ariketak erantzun eta ondo dauden ala ez egiaztatu daiteke web horretan.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!