Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Matematika DBH 4 Axular

Artxiboa: Martxoa 2007

31/03/2007 GMT 1

Ikasketa bidaiaren argazkiak

julen.axular @ 05:09
Ikasketa bidaia 2007

Aurtengo 4. mailako neska-mutilak izan genituen aste honetan Kataluina aldetik ikasketa bidaian: Bartzelonan (Aquarium, Montjuic, Sagrada Familia, Alde Zaharra), Port Aventuran eta Piriniotan (Estany de Sant Mauricin elurra elkarri botatzen, Noguera Pallarsen rafting egiten eta itzuli aurretik quad-en lasterketetan parte hartzen).
Ondo pasatu dutela eta askok oroitzapen ahaztezinak gordeko dituztelakoan nago. Horretan laguntzeko hona hemen argazki batzuk. Zuen intereseko argazkiren bat deskargatu nahi baduzue, jakin ezazue gutxi gorabehera megabyte batekoak direla. Bejondeizuela!

13/03/2007 GMT 1

Argazkiak

julen.axular @ 22:00

DBH 4.B taldeko argazkiak eta DBH 4.C taldeko argazkiak eskuragarri dituzue.

09/03/2007 GMT 1

Berreskurapena martxoaren 20an

julen.axular @ 00:25

Martxoaren 20rako azterketa ondo prestatu nahi duenak, begira dezala Otzaretxoan (sakatu) berton daukazuelako ariketen erantzunak.
Bide batez, web honetan (sakatu) sartzen bazara, aritu zaitezke 4. DBH mailari dagokion ondoko ataletan:

"Ecuaciones de segundo grado"
"Ecuación irracional"
"Identidades notables"
"Problemas de sistemas de ecuaciones"
"Raíces de un polinomio"
"Resolución de sistemas de ecuaciones"
"Polinomios" (azken hau DBH 3. mailari dagokio)

Ariketak erantzun eta ondo dauden ala ez egiaztatu daiteke web horretan.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!