Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Matematika DBH 4 Axular

31/03/2007 GMT 1

Ikasketa bidaiaren argazkiak

julen.axular @ 05:09
Ikasketa bidaia 2007

Aurtengo 4. mailako neska-mutilak izan genituen aste honetan Kataluina aldetik ikasketa bidaian: Bartzelonan (Aquarium, Montjuic, Sagrada Familia, Alde Zaharra), Port Aventuran eta Piriniotan (Estany de Sant Mauricin elurra elkarri botatzen, Noguera Pallarsen rafting egiten eta itzuli aurretik quad-en lasterketetan parte hartzen).
Ondo pasatu dutela eta askok oroitzapen ahaztezinak gordeko dituztelakoan nago. Horretan laguntzeko hona hemen argazki batzuk. Zuen intereseko argazkiren bat deskargatu nahi baduzue, jakin ezazue gutxi gorabehera megabyte batekoak direla. Bejondeizuela!

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!