Oporretarako ariketen emaitzak
Apirilaren 26 edo 27ko azterketa hobeto prestatzeko, 4. unitateko ariketen soluzioak eskuragarri daude gure Otzaretxoan.
Bidaia aurretik azken astean eta oporretan aritzeko bidali nizkizuen ariketen emaitzak eskuragarri daukazue hemen sakatuz. Lagungarria izango delako esperantza daukat.
Word fitxategi bat denez, programa ez badaukazue, fitxategia ikusi ahal izateko Word Viewer 2003 deskargatu egin daiteke
Bide batez, berriz ere gomendatzen dizuet "Ejercicios de Matematicas" webgunean sartzea, gai honetako oinarrizko gauzetan aritzeko ordenagailu bidez. Bereziki, landu atal hauek ondo menperatu arte:
Cálculo de la pendiente de una recta
Ecuación de una recta
Ecuación de una recta a partir de su gráfica
Pendiente de una recta
Denak daude DBH 3. mailan sartuta. Ekin lanari, kurtsoa laster amaituko da eta!

Zabaldu
del.icio.us